| lurkorta@gmail.com | 651 701 987 |
Hemen zaude... nor naiz
Betidanik istorioak kontatu, antzeztu eta bizitzeko grina izan dut, horrek aktore, ipuin kontalari eta antzerki irakaslea izatera eraman nau.
Nafarroako antzerki eskolan arte dramatiko-ko ikasketak egin ondoren, Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo antzerki taldeekin lan egin dut besteak beste.
Telebista, antzerkia, ipuin saio eta eskaera berezietan egiten dut lan. Gaur egun Ines Bengoarekin Tis Tas taldea sortu ondoren haur dantzaldiak egiten ditut, Rum Rum Rock, Olinpiadak, Jau Jau...
Donostiako ipuinaren orduko ipuin saioak eta koordinazio lanak burutzen nabil eta 2005etik hona, Galtzagorri elkartearekin eta udal liburutegi desberdinetan, ipuin saioak eta irakurketa klubak burutzen ditut.
Ondo pasa, barre egin, entretenitu, hezi eta ahal dudan neurrian hobetzen joan, ikasi eta aske sentitu, hori da nire ametsa...
Beteko al dugu ametsa elkarrekin?