eusk | cast

| lurkorta@gmail.com | 651 701 987 |

Facebook Lur Korta

Hemen zaude... Ipuin saioak | Bakarlanean | Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Liburuekin ondo pasa daiteke...

Azkarra ipuin bateko pertsonaia da. Beti liburutegian sartuta dagoena, gehien gustatzen zaiona bertan murgilduta egotea da…

Haurrei liburutegia erakusten die eta gero liburutegiko liburu desberdinetatik pertsonaiak ateratzen ditu, handiak, txikiak, satorra, hegazkina, hiru ume beltz, globoa, olagarroa, Oliver, ama bat kotxea konpontzen, tximinoa, zorria, irakaslea, etxe bat, pirata itsas ontzian…

Liburuetatik ateratako pertsonaiak arbela moduko batean itsasten ditu eta denak atera ondoren, jolas bat proposatzen die Azkarrak haurrei.

Irudimenean sartuko dugun argazki bat aterako dugu, argazkiko batzuk, arbeleko pertsonaia bat aukeratu eta ipuin bat asmatzen du Azkarrak.

Bukatzeko txarteltxo bat ematen die Azkarrak haurrei, bere argazkiarekin atzean, liburutegiko zerbait ikastetxean marrazteko.

lurkorta_bisitak4

fitxa teknikoa

Iraupaena: 45 minutu.

Lekua: edozein liburutegi, ikastetxe edo areto.

Norentzat: 2 urtetik gorako haurrentzat, gehienez bi gela etortzea gomendatzen da

Behar teknikoak: ikus fitxa orokorra [ pdf ]

... | Ipuinekin jolasean | Otsoz otso | Aurorita beti polita |